Eskerrik asko " zoro txikiak" bisitatu duzuen guztioi eta hurrengora arte. Besterik gabe, ongi izan!

Blog honen bitartez jolasak umeengan daukan garrantziaz kontzientziatu nahi ditut gurasoak eta baita irakasle izango diren etorkizuneko gazteak. Heziketarako ezinbesteko tresna da nahiz eta batzuk ez konturatu honen balioaz.
Jolasa gure bizitzan bizirik mantentzen den aktibitate bat da. Umeek beraien aisialdia, era natural batean jolasteko aprobetxatzen dute, izan ere, jolasa beraien bizitzako parte ezinbesteko bat da eta esan daiteke beraiek aukeratu dezaketen gauza bakarrenetarikoa.
Esan beharra dago, betidanik existitu diren jolasak daudela esaterako, sokak, panpiñak eta baloiak... Hala ere jolasak, kultura eta gizartearen arabera desberdintzen dira, izan ere, askok ez dituzte behar diren baliabideak materialak eskuratzeko.