2011-12-15

Joko lasaiak

Jokoa: Lagun ezkutua
Definizioa: Lagun ezkutu bat hautatu behar da eta horretarako bere ezaugarriak behatu behar ditugu.
Helburuak: Lagunen ezaugarriak eta hauen garrantzia ezagutzea eta horrela konfidantza maila handitu.
Materiala: Papela eta bolaluma
Garapena: Partaide bakoitzak lagun ezkutu bat aukeratu behar du baina hobe da ez duen pertsona bat hautatzea. Ez dio inori esaten nor den aukeratu duen pertsona eta denbora batez adi egon behar da hautatutako pertsona horrez ezaugarrietan. Denbora amaitzen denean, bakoitzak bere lagunari idatziko dio gutun bat esaten zer iruditzen zaion, horrela hurrengo egunean interesgarria izango da pertsonarekin sentimendu horiek partekatzea.
Ebaluazioa: Honen bitartez beste pertsona ezagutzeaz gain konfidantza hartzeko egokia da eta etorkizunean izango dituen harremanak nola bideratu jakin ahal izango du

Jokoa: Itsuaurrekoa

Definizioa: Begiak itsita dituen lagun bati gidatu behar zaio.
Helburuak: Gainontzekoen konfidantza lortu behar da jokoak aurrera egin dezan.

Materialak: Zapiak begiak estaltzeko.
Oharra: Isiltasuna mantendu behar da ariketa osoan zehar.

Garapena: Taldeko partaide erdiak begiak estalita izango dituzte eta binaka jarri behar dira( itsu bat eta gidaria). Gidariek, itsuak aukeratzen dituzte eta hamar minututan itsuaurrekoek itsuei gidatzen die eta ondoren aldaketa bat ematen da( bikotea hautatzen da berriro baina orain lehen itsuak zirenak hautatzen dute).
Ebaluazioa: Garrantzitsuena beraiek nola snetitu diren jakitea izango da.

Jokoa: Kim jolasak(memoria)

Materialak: 20 objektu desberdin estali behar dituzte.
Garapena: Taldekideei estalitako objektuen inguruan jartzen zaie eta ondoren argibideak ematen zaizkie seinaka objektu horiek memorizatzeko.Ondoren, berriz estaltzen dira eta arkatz bat eta folio bat ematen diete bertan gogoratzen dutena idazteko. Seinaka objektu gehien idatzi dituenak irabaziko du.

No hay comentarios: