2011-10-26

Jolasen bilakaera gaur egunerarte

Aintzinako jolasak esaterako; sokara jolastu, patinetan ibili, eskonderitera jolastu… hauei esker umeek gizarteratzen ikasten zuten eta baita taldeko jarduerak egiten eta beraien imajinazioa lantzen. Gure aiton-amonek eta gurasoek jolasten zituzten jokoak, jolas fisikoak eta lagunartekoak ziren batik bat.
Gaur egun ordea, teknologia berriek ingurua aldatu dute, umeak bakartiago bihurtu dira eta beraien logeletan zarratzen dira beraien kontsolekin jolasteko eta kanpoko munduaz islatzeko. Horrez gain, eskoletako patioetan jada ez dago umerik peontzekin,kanikekin eta horrelakoekin jolasten edota neskak gomara jolasten,konbara...

Bitxia da, aisialdirako umeek aukeratzen duten lehenengo aukera bideojokoak izatea, musika, kirola eta zinema bezalakoak baztertuz.

Argi dago badaudela gauza batzuk denborarekin aldatzen direnak baina jolasa ez da horretariko bat. Jolasa betidanik gizartean barneraturik egon den jarduera bat izanik etapa asko jasan ditu, adibidez: lehen jolasak era honetan banatzen ziren, neskenak eta mutilenak. Azken hauek polizia eta lapurretara jolasten zuten bitartean neskek ama eta aitetara jolasten zuten beraien etxetxoan eta baita panpinekin ere. Gutxinaka gutxinaka neskak mutilen jolasetan esku hartzen hasi ziren baina hauek oraindik ez ziren ausartzen nesken jolasetan parte hartzen esango dutenaren beldur. XXI. mendean esan behar dugu gure ingurura begiratuz askok jolas berdinak konpartitzen dituztela eta badakitela elkarrekin jolasten era dibertigarri batean eta beti errespetuz.
Adibiderik argiena umeen interesak eta honekin batera gizartea aldatu dela ikusteko ez daukagu zentro komertzial batetik pasatzerik besterik. Oraingo jostailuen materiala erabat desberdina da orain dela urte batzuekin alderatuz, gaur egungoek forma eta kolore aldetik barietate gehiago daukatelako lehengoek baino, hauek batez ere burdinez eta egurrez eginda baitzeuden. Garai hartako gizartea ez zen diruduna eta denen artean jolasten eta konpartitzen zituzten beraiek sortutako jolasak. Orain dela urte batzuk guztiok uste genuen ezinezkoa zela jostailu bat martxan jartzea edota galdera bat eginez erantzun bat izatea baina posible dela argi geratu da. Ume askok horrelako pertsonaiekin erlazio gehiago izaten dute beraien gurasoekin baino eta horregatik lagunarteko jolasak alde batera utzi dira eta orain umeak merkatuan agertzen diren jostailu berrien zain egoten dira errealitatetik aldenduz. Baina esan behar da ere betiko jolasak ere oraindik mantentzen direla eta horrek ez direlako inoiz gure bizitzatik joango nahiz eta teknologia berriek gizartea eraldatu.
Jolas hauen desberdintasuna ikusteko nik neuk egindako power point-a daukazue hemen:



View more presentations from iratisanro

1 comentario:

Raquel dijo...

Berreskuratu behar ditugu antzinako jolasak, interesgarria iruditu zait zure sarrera neskato!