2011-12-15

Gaueko jolasak

Jokoa: Sardinak
Taldekide bat hautatzen da eta hau ezkutatu egin behar da beste taldekideek hamar kontatzen duten arte. Hamarrera heltzen direnean gainontzekoak bere bila doaz. Lehena aurkitzen berarekin geratzen da eta isil-isilik egon behar dira. Horrela jendea heldu ahala denak egongo dira estu sardinak bailira bezala. Heltzen azkena dena bera izango da hurrengoa ezkutatzen.
Las sardinas
Jokoa: Presoa
Atxilotu bat(buruzagia), basoko zuhaitz batean lotu behar dute bere zaintzaileek. Hau egin ondoren, bere zaintzailea hamar pausutara hurruntzen da eta leku egoki bat bilatzen du zeinetatik bere presoa ikusten duen.
Zaindariak orduan gatibuaren lagunei esaten die ez badiote presoari laguntzen zein motatako zigorra izango duen.
Ondoren, isiltasuna nabarmentzen da eta epaileak presoaren lagunei usten die irtetzen beraien gotorlekuetatik. Zaintzaileak hauetariko bateri linternarekin argiztatzen badie hauek kanporatuak izango dira. Zaindariak nahi dituen aldi guztietan argiztatu ditzake presoaren lagunak baina beti ere bere lekutik mugitu gabe.

Jokoa: Ikusezina

Partaide bat ikusezina izango da eta honek linterna bat eta hainbat objektu berezi eramango ditu. Gainontzeko jokalariak geroago irtengo dira ikusezinaren bila eta hauek izango dira beraien aginduak: ikusezinari aurkitu, ikusi eta egiten duena gogoratu, inork ez ikustea eta ez irten erabakitako espaziotik. Baina, ikusten dituztenean
hasierako puntura joan beharko dira eta bertan beraien bizia bererzkuratuko dute. Horrez gain, beste bi jokalari egongo dira biak linternekin jokalariei argiztatzen, beraien izenak zeintzuk diren galdetuz horrela jokoari zailtasunak eta mugimendua gehitzeko. Bitartean, ikusezinak bere linterna piztuko du noizean behin besteek non dagoen jakin dezaten eta gainera soinu arraroak egingo ditu

No hay comentarios: