2011-11-02

Munduko jolasen arteko aniztasuna

Ikus dezakegun moduan herrialdeek ohitura eta kultura desberdinak dituzte eta hori argi ikusten da hezkuntzan. Herrialde bakoitza egoera geografiko desberdin batean bizi da, hizkuntza batean mintzatzen da, berezko gastronomia dauka, jai eta ohitura batzuk ditu eta kuriositate eta joku tradizionalak mantentzen ditu.

Hala eta guztiz ere, pentsatzen badugu ez da asko banatzen gaituena, izan ere, pertsona guztiek barre, maitatu eta sentitzen dute. Jolas berdinetara jolasten dugu baina batzuetan hizkuntzak oztopoak jartzen dizkigu besteekin jolasteko eta harremanetan jartzeko.


Bideo honi esker herrialde bakoitzeko betiko jolasak ezagutuko ditugu:





Horrez gain, ikastoletan askotan ekintza desberdinen bitartez gainontzeko kulturak eta bizitza ezagutzera hurbiltzen dira egun batez bada ere.
Euskal Herriaren kasuan joku asko desagertu egin dira eta gurekin daudenak ez dira asko, gainera jolas asko inguruko lurraldeetatik hartu ditugu. Euskaraz abesten eta kantatzen ditugun jolasen artean badago bat niri txikitan asko gustatzen zitzaidana sokasaltoan aritzeko:
"Aita, Ama zenbat urtekin ezkonduko naiz..."
Hona hemen abesti osoa:


Gaur egun, eskoletara bisitan bagoaz aintzinako kanta horiek mantentzen direla ikus dezakegu eta baita ohitura onak eta hezigarriak galtzen ez direla.

No hay comentarios: