2011-12-16

Gabonak heldu dira, gabonak dira...

Egun gutxi falta dira gabonetarako eta hau izango da nire azken sarrera beraz espero dut hilabete hauetan egindakoa gustatu izana.
Eskerrik asko " zoro txikiak" bisitatu duzuen guztioi eta hurrengora arte. Besterik gabe, ongi izan!

2011-12-15

Berrikuntzazko jokoak

Taldeko girorako oso garrantzitsua da hitz egiteko biltzea eta baita gai interesgarri baten inguruan hitz egitea. Guzti hau aurrera eramateko teknika batzuk jarraitu behar dira: taldeko partaide guztien parte hartzea sustatu horrela askoren pasibotasuna ezabatuz, taldeko lanean efikazak izatea...

Jokoa: Taldearen jarraipenaren buruhaustea



Helburua: Taldeari sentsibilizatu nahi dio taldearen garapenean kontutan izan behar diren eztabaiden inguruan,
Garapena: Taldeak sortzen dira eta bakoitzak gutun-azal bat daukate hamar aipurekin. Hauekin bi talde sortu behar ditugu:
  1. Partaidetzarik ez dagoen aipuak.
  2. Beste bat partaidetza ageri diren aipuak.
Denbora batean lan egin ondoren talde bakoitzak gainontzekoen aurrean azaldu beharko du egindakoa

Materiala: Gutun-azal bat hamar aipurekin.
Oharra: Teknika ona da partaidetza zein egokia den jabetzeko.

Joko lasaiak

Jokoa: Lagun ezkutua
Definizioa: Lagun ezkutu bat hautatu behar da eta horretarako bere ezaugarriak behatu behar ditugu.
Helburuak: Lagunen ezaugarriak eta hauen garrantzia ezagutzea eta horrela konfidantza maila handitu.
Materiala: Papela eta bolaluma
Garapena: Partaide bakoitzak lagun ezkutu bat aukeratu behar du baina hobe da ez duen pertsona bat hautatzea. Ez dio inori esaten nor den aukeratu duen pertsona eta denbora batez adi egon behar da hautatutako pertsona horrez ezaugarrietan. Denbora amaitzen denean, bakoitzak bere lagunari idatziko dio gutun bat esaten zer iruditzen zaion, horrela hurrengo egunean interesgarria izango da pertsonarekin sentimendu horiek partekatzea.
Ebaluazioa: Honen bitartez beste pertsona ezagutzeaz gain konfidantza hartzeko egokia da eta etorkizunean izango dituen harremanak nola bideratu jakin ahal izango du

Jokoa: Itsuaurrekoa

Definizioa: Begiak itsita dituen lagun bati gidatu behar zaio.
Helburuak: Gainontzekoen konfidantza lortu behar da jokoak aurrera egin dezan.

Gaueko jolasak

Jokoa: Sardinak
Taldekide bat hautatzen da eta hau ezkutatu egin behar da beste taldekideek hamar kontatzen duten arte. Hamarrera heltzen direnean gainontzekoak bere bila doaz. Lehena aurkitzen berarekin geratzen da eta isil-isilik egon behar dira. Horrela jendea heldu ahala denak egongo dira estu sardinak bailira bezala. Heltzen azkena dena bera izango da hurrengoa ezkutatzen.
Las sardinas
Jokoa: Presoa
Atxilotu bat(buruzagia), basoko zuhaitz batean lotu behar dute bere zaintzaileek. Hau egin ondoren, bere zaintzailea hamar pausutara hurruntzen da eta leku egoki bat bilatzen du zeinetatik bere presoa ikusten duen.
Zaindariak orduan gatibuaren lagunei esaten die ez badiote presoari laguntzen zein motatako zigorra izango duen.

2011-12-06

Irudizko jokoak

Jokoa: Bilatu pilota
  • Adina: 8-12 urte bitartean
  • Materiala: Pilota eta zapi bat begiak estaltzeko
  • Deskribapena: Lau talde daude bakoitza mutur batean eta talde bakoitzeko kide batek begiak estalita izango ditu eta bere kideen laguntzaz pilota aurkitu behar dute beste taldekideak baino lehenago.


Jokoa: Itsua eta elbarria
  • Adina: 10-12 ute bitarten
  • Materiala: Bat ere ez
  • Deskribapena: Binaka jarri behar dira eta bat bestearen gainean joango da. Behean dagoenak begiak estalita eramango ditu eta horrela gainean dagoen kideak gidatu egingo dio aurretik adostutako zeinuekin.

2011-12-02

Nire gaiarekin lotura duen euskal argitalpen bat Issuus erabiliz

Aurreko sarreretan argi utzi nahi izan dut jolasaren garrantzia eta argitalpen honetan oso era egokian adierazten du zer den jolastea. Jolastea atsegina da baina era berean emozioak adierazteko era ezin hobea da.Horrez gain, jolas mota bakoitzak helburu jakin bat dauka eta norberak nahi duen eran gosatzen eta disfrutatzen ditu.Honekin batera esan behar dut , nire aurreko blogetan eta hurrengoetan jolas mota bakoitza azaltzen arituko naizela eta honetan konturatu gaitezke bakoitzak helburu jakin bat daukala baia denek dutela xede bezala umeak disfrutatzea eta pertsona libre bat izatea.
Nik aipatu ez ditudan arren, jostailuak ere erabiltzen dituzte jolasteko baia hauek gabe ere jolastu daitekeela argi dago. Honekin batera, jostailu mota ezberdinak aipatzen ditu zeintzuk guztiok gure bizitzaren etaparen batean ezagutu eta beraiekin jolastu ditugun.Azkenik, aipatzekoa da jolasa boluntarioa dela eta honekin norberak askatasuna lortu dezakeela, gainera kultura jolastuz bideratzen da.
Hona hemen euskal argitalpen honen "embed kodea":