2011-10-20

Sarrera bezala...


Blog honen bitartez jolasak umeengan daukan garrantziaz kontzientziatu nahi ditut gurasoak eta baita irakasle izango diren etorkizuneko gazteak. Heziketarako ezinbesteko tresna da nahiz eta batzuk ez konturatu honen balioaz.

Jolasa gure bizitzan bizirik mantentzen den aktibitate bat da. Umeek beraien aisialdia, era natural batean jolasteko aprobetxatzen dute, izan ere, jolasa beraien bizitzako parte ezinbesteko bat da eta esan daiteke beraiek aukeratu dezaketen gauza bakarrenetarikoa.

Esan beharra dago, betidanik existitu diren jolasak daudela esaterako, sokak, panpiñak eta baloiak... Hala ere jolasak, kultura eta gizartearen arabera desberdintzen dira, izan ere, askok ez dituzte behar diren baliabideak materialak eskuratzeko.

Jolasek batez ere ondo pasatzea dute helburu baina ekintza desberdinen bitartez umeek konpartitzen ere ikasten dute eta baita gainontzekoekin erlazionatzen ere. Gainera, berdintasuna eta laguntasuna bezalako alor garrantzitsuak lantzen dira. Azken honi lotuta aipatzekoa da irakasle eta ikasleen arteko erlazioak sortzen direla eta hauei esker ikasleak motibatzen direla eta partaidetza sustatzen duten bitartean arreta ere mantentzen dutela. Laburbilduz, jolastea ezinbestekoa da haurren garapenerako, honen bitartez praktikan jartzen direlako umearen ikaskuntza eta heltze prozesua.

Horrela, bizi diren ingurua ezagutzeaz gain, bizitza errealerako hezten dira eta etorkizunearako prestatzen dira. Horrez gain, adimena eta horren barruan imaginazioa bezalako alderdiak lantzen dira, baita memoria ere .

jolasak

View more presentations from aainho

No hay comentarios: