2011-11-06

Kontinenteetan barrena

mundua.jpg
Aurreko sarreran, argi geratu da gainontzeko kulturekin daukagun harremana guk uste baino estuagoa dela eta eskoletan lantzen diren ekintza ezberdinen bitartez  lotura hori zuzenagoa izan daitekeela.
Kultura bakoitza mundu bat da eta badu zerbait berezi bihurtzen duena. Gure lana munduko jolasak hobeago ezagutzea izango da eta horretarako dauden bost kontinenteen barnean murgilduko gara.

  • EUROPA: Dardoak
Lehengo diana bat egin behar da eta ondoren margotu.Horretarako kartoia erabiliko dugu.
Jokalariek hiru dardoak jaurtiko dituzte beraien txanda denean eta hauek jokalari bakoitzaren puntuaziora gehituko dira. Partida bakoitzak hainbat jaurtitze izan ahal ditu eta garailea puntu gehien lortzen duena izango da. Aipatzekoa da, herrialde bakoitzean puntuaketa era desberdina dela.


  • AMERIKA: Zaku lasterketak
SACOS CARRERAS
 Joko honetara jolasteko hobe da leku zabal baten egitea. Jokalari bakoitza    zaku baten gainean sartuko da, eta beraien eskuekin gerriraino eutsiko dute zakua. Partaide guztiak lerro batean kokatuko dira eta seinalearen ondoren jokalariak korrika hasiko dira ez jausteko ahaleginak eginez. Helmugara heltzen den lehen pertsona izango da irabazlea.
Jokalariak zeintzuek beste partaide batekin estropezu egiten duten jolasetik kanporatuak izango dira baina lurrera erortzen den jokalariak aukera dauka altxatzeko eta jolasarekin ekiteko.
Joko honetara  gure aiton amonek eta gure gurasoek ere jolasten zuten. Dibertimendu forma bat baino gehiago da, metodo baliagarri bat da ere umeek kirola egiteko.
Zaku lasterketarekin abiadura lantzeaz gain erresistentzia ere hobetzen dute umeek. Gainera, beraien oreka, lehiakortasuna eta trebetasun soziala suspertuko dute.
  • ASIA: Igelaren jolasa
    Joko honetan jokalari batetik aurrera edozeinek har dezake parte. Joko honetan  2-3 metrotara jarri behar gara eta metalezko igelaren ahotik fitxa sartzen ahalegindu behar gara. Txandaka jolasten da eta aldi bakoitzean jokalari bakoitzak fitxa bat jaurtiko du. Irabazlea igelaren ahoan fitxa gehien sartzen dituena izango da.

    • ASIA: Diabolo
    Diaboloaren behealdean soka jarri alde estuenean eta makilak altxatuta ditugularik diaboloa sokaren gainean biratu behar dugu eta azken hau ezkerretik eskumara mugituz egin behar dugu. Diaboloak abiadura hartzen duenean  burrunbatu egingo du eta momentu horretan airera bota behar dugu eta jausten denean aukera daukagu sokarekin batzeko edota makilarekin. Jolas honekin malabarismo ugari egin daitezke.


    • OZEANIA: Amari jarraitu
    Joko honetan hiru pertsona baino gehiagok hartu behar dute parte. Partaideen artean bat aukeratuko da eta hau ama izango da. Gainontzeko guztiak lerroan jarriko dira bere atzean. Ama korrika hasiko da edozein norabidetan eta partaideek jarraitu egin beharko diote. Amak jokalariak harritu behar ditu eta salto egiten hasiko da eta gainontzekoek bitartean imitatu egingo diote. Imitazioan huts egiten duen partaideak jokotik kanporatua izango da. Irabazlea bizirik irteten dena izango da, eta hau ama berria izango da. Honek aurretik egon den ama hobetu behar du.
    Sarrera hau egiteko erabili dudan informazio iturria honako hau da: http://www.joves.org/juegos/jocs.html
    Gainera, gadget batean jarri dut link hau blog honen zaleek bere jolas gustokoena hautatu dezaten.

    No hay comentarios: