2011-11-11

Gurasoen ezinbesteko papera

Argi dago umeek denbora gehien dedikatzen duten aktibitatea jolasa dela. Baina zein puntutararte da garrantzitsua gurasoen papera? Hauek ezinbestekoak dira beraien seme-alaben garapen prozesuan. Beraie esker sortzen dira umeen arteko lehen erlazioak hauek haurrak direnean, beraiei esker lehen kontaktua dute beraien inguruarekin eta gainera jolas berriak ezagutzera animatzen dituzte. Gurasoak ere inplikatzen dira aktibitate ezberdinetan horrela emaitza postiboak eskuratuz beraien haurrengan. Izan ere, umeek beraien gurasoak hurbil sentitu nahi dute horrela seguru sentitzen direlako eta gainera babesa ematearekin batera haurrak gehiago motibatuko direlako eta jolasak ezagutzeko kuriositate gehiago izango dutelako. Horrela beraien independentzia garatzen doa gutxinaka-gutxinaka eta erabat seguru snetituko dira handitzen doazen heinean. Jakin badakitelako beraien gurasoak edozertarako egongo direla eta laguntza eskaintzeko prest egongo direla beti.
Beheko taula honi esker hobeto ulertuko duzue gurasoek zenbateko garrantzia duten beraien seme-alaben ikaskuntzan.


Helburuak
Jolasaren garrantzia
Motibazioa
Ondorioa
Jokoek, haurtzaroan daukaten garrantziaz jabetzea.
Jokoekin, umeak ezaguerak, emozioak,sentimenduak, erlazioak eta erlazio interpertsonalak ezagutzen ditu. Esperientzia honek ez dauka parekorik.
Gurasoek parkeetara irtetea ezinbestekoa da horrela beraien seme-alabek beraien ingurua ezagutzeaz gain gainontzekoekin erlazionatzen dira.
Argi dago, umeek denbora bat behar dutela jolas desberdinak aurrera eramateko eta horretarako denbora bat behar dute. Horregatik jolas horiek deigarriak izan behar dira haurrentzat.
Jolasarekin zerikusia duten gaiak eztabaidatu.
Jokoen bitartez, umeak bizitzen ikasten du eta era berean munduaren aurrean nola jardun behar duen ikasten du.
Aita eta ama oso garrantzitsuak dira umeen lehenengo erlazioetan eta horregatik beraien laguntza beharrezkoa izango da komunikazio bat sortzeko umeen artean.
Gurasoen inplikazioa bilatzen da guzti hau aurrera eramateko, izan ere, haurrek beraien babesa eta laguntza behar dute, azken finean umeek gurasoak,beraiekin daudela sentitu nahi dute .
Jokoen bitartez seguritatea lortzea eta horrela beraien autoestimua  garatzea bilatzen da.
Jokoek, beraien egozentrismoa gainditzen laguntzen diete eta horrela gainontzekoen ikuspuntuak ulertzen eta errespetatzen ikasten dute.
Gaur egungo familietan telebistak paper izugarria betetzen du baina gurasoak ohartarazi behar dira beste aktibitate batzuk ere badaudela garrantzi handiagokoak.
Gurasoek beraien seme-alabak joko desberdinetan parte hartzea bultzatu behar dute. Izan ere, joko desberdinetara jolasteak garapena sustatzen du.
Umeek jolastu egiten dute nahi dutelako, garrantzitsuena egiten duten prozesua da
Jokoak libreak dira edonorentzat baina inposaketa bat dagoen askea izateari usten dio.
Jolas jakin batzuk aurrera eramateko ezinbestekoak dira material aproposak edukitzea eta gurasoek hauek ematea ezinbestekoa da eta horrela beraien seme-alaben arreta piztea lortuko dute.
Gurasoen eskuetan dago jokoaren garrantziaz baliatzea eta horretarako berain inguruan dauden materialak eta lekuak erabili behar dituzte.

No hay comentarios: