2011-12-06

Irudizko jokoak

Jokoa: Bilatu pilota
  • Adina: 8-12 urte bitartean
  • Materiala: Pilota eta zapi bat begiak estaltzeko
  • Deskribapena: Lau talde daude bakoitza mutur batean eta talde bakoitzeko kide batek begiak estalita izango ditu eta bere kideen laguntzaz pilota aurkitu behar dute beste taldekideak baino lehenago.


Jokoa: Itsua eta elbarria
  • Adina: 10-12 ute bitarten
  • Materiala: Bat ere ez
  • Deskribapena: Binaka jarri behar dira eta bat bestearen gainean joango da. Behean dagoenak begiak estalita eramango ditu eta horrela gainean dagoen kideak gidatu egingo dio aurretik adostutako zeinuekin.
Jokoa: Zuzendari ezkutua

  • Adina: 11-12 urte bitartean
  • Materiala: Bat ere ez
  • Deskribapena: Zirkulu batean eseri behar dira eta ondoren boluntarioa kanpora doa. Abesti bat aukeratzen da eta ikasle batek zuzendari gisa egingo du. Gero, boluntarioa sartzen da eta denek abestia kantatzen dute eta bitartean zuzendariak egiten dituen zeinuak egiten dituzte. Guzti horrekin boluntarioak zuzendaria nor den asmatu behar du.
Jokoa: Semaforoa

  • Adina: 8-12 urte bitartean
  • Materiala: Bat ere ez
  • Deskribapena: Binaka jarri behar dira bata bestearen atzean eta horretarako nahi duten espazio guztia erabili dezakete. Maisuak bitartean semaforoaren koloreak esnago ditu altuan: gorria esaten duenean denak gelditu egin behar dira, berdea esaten duenean aldiz atzean dagoena bere kidearen aurrera igarotzen da eta azkenik horian dagoenean atzean dagoenak bere bikotearen inguruan eman behar du buelta bat.

Jokoa: Aulkiak

  • Adina: 8-12 urte bitartean
  • Materiala: Aulkiak
  • Deskribapena: Aulkiak zirkuluan jarri behar dira baina dauden jokalariak baino aulki bat gutxiago. Jokalariak aulkien inguruan bueltak ematen dituzte abesti bat entzuten duten bitartean. Hau amaitzean jesarri egin behar dira. Ikasleak jokatu gabe ez geratzeko aulki barik geratzen denari puntu bat ematen zaio eta puntuazio gutxien daukan partaideak irabazten du. Ez badaukagu inolako abestirik objektuekin edo txaloekin ere soinuak egin ahal ditugu eta amaitzen direnean eseri.

No hay comentarios: