Gainera, baliagarriak dira joko lehiakorretatik aldentzeko eta denak jolastea bilatzen dute.
Jokoa: Postaria
- Helburua: Taldearen ezagupena eta animazioa
- Garapena: Partaide guztiak aulkietan esertzen dira korro batean eta erdian dagoenak honako hau esaten du: " gutun bat ekartzen dut zerbait dutenentzat..." , bakoitzak nahi duena esaten du, hala nola, zapatak, kamisetak... Orduan objektu hori duten guztiak lekuz aldatu behar dira, leku barik geratzen dena erdira doa eta berriro esaten du esaldia.
- Oharra: hasieran elkar ezagutzeko pertsonen ezaugarriak erabili ditzateke.
Jokoa: Jirafak eta Elefanteak
- Helburuak: Kontzentrazioa eta animazioa
- Garapena: Zirkulu batean kokatuko dira partaideak eta bat erdian geratuko da. Erdian dagoenak beste bati esango dio jirafa edo elefantea. Jirafa esaten badu , hautatuak eskuak altzatu beharko ditu gora eta bere auzokideak hanketatik hartu beharko diote.Elefante esaten badu ordea, bere eskuekin tronpa bat itxuratu beharko du eta bere auzokideak belarriak ukitu behar dituzte. Arreta galtzen duenak edo ez dituenak keinuak betetzen erdira joango da eta berriro ere beste kide bati seinalatu beharko dio eta hau erratzen bada erdira joan beharko da.
- Oharra: Beste animali batzuk ere imitatu daitezke. Teknika hau oso dibertigarria izan daiteke umeekin jolasteko, izan ere, izugarrizko arreta jarri behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario