2011-11-08

Euskalerriko eskautak

Eskautei buruz hitz egitea aukeratu dut batez ere hurbiletik bizi izan dudan egoera bat izan delako eta nire bizitzan izugarrizko garrantzia izan duelako. 12 urte nituenean Mungiako eskaut taldean sartzea erabaki nuen, Txispeleta eskaut taldean hain zuzen ere.


Hezteko metodo eraginkor bat izateaz gain, elkarte honek filosofia berezi bat dauka, zeinen bitartez haurrek jolasen bidez ikastea nahi dute eta era berean naturaz bizitzea eta berau errespetatzea. Bertako begiraleak pertsona arduratsuak eta konpromiso handikoak dira horregatik balore desberdinak irakasten dizkiete umeei eta hauek gaur egungo gizartean ezinbestekoak dira. Harrigarria da gurasoen parte hartzea ekintza guztietan eta beraien laguntzeko nahia. Metodologia hau herri eta auzo desberdinetan ematen da eta esna genezake ez daukala irabazi handirik. Talde honen partaideak bokazioagatik aritzen dira bertan gehienbat, baita gazteekin ekitaldiak eta kanpamentuak egitea gustuko dutelako. Eskaut talde batean egiten diren ekintzen artean honako hauek aipa ditzakegu: irteerak, jolasak, antzerkiak, tailerrak...

Eskautak talde ezberdinez osatuta daude adinaren arabera eta hauek era aktibo batean parte hartzen dute edozein ekintzatan. Txikienetik hasita nagusienera hauek dira taldeen izenak: koskorrak, kaskondoak, oinarinak, azkarrak, trebeak eta azkenik begiralea izateko aukera daukate.
Beraien helburuen artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Pertsona libreak eta kritikoak izatea.
  • Gizartearekin eta bere beharrizanekin konpromisoa hartzea.
  • Aktiboak eta jendearekin irekiak izatea.
Nire bizitzeko estilo hau ez litzateke berdina izango gainontzeko kideak gabe. Horregatik, nik egindako bideo hau usten dizuet metodologia hau zertan datzan hobeto ulertzeko.


No hay comentarios: