2011-11-27

Motibaziozko jokoak

Joko hauetan batez ere mugimendua eta barrea ageri dira eta edozein momentutarako dira aproposak. Hala ere, helburu desberdinetarako erabiltzen dira, esaterako, taldea berotzeko, kideen arteko harremana sustatzeko, egunerokotasunetik pixka bat ateratzeko edota taldeko lan bati amaiera emateko.
Gainera, baliagarriak dira joko lehiakorretatik aldentzeko eta denak jolastea bilatzen dute.


Jokoa: Postaria

  • Helburua: Taldearen ezagupena eta animazioa
  • Garapena: Partaide guztiak aulkietan esertzen dira korro batean eta erdian dagoenak honako hau esaten du: " gutun bat ekartzen dut zerbait dutenentzat..." , bakoitzak nahi duena esaten du, hala nola, zapatak, kamisetak... Orduan objektu hori duten guztiak lekuz aldatu behar dira, leku barik geratzen dena erdira doa eta berriro esaten du esaldia.
  • Oharra: hasieran elkar ezagutzeko pertsonen ezaugarriak erabili ditzateke.

2011-11-13

Sormenezko jokoak

Sormenak aurkikuntza, irudimena eta inprobizazioa inplikatzen du baita berria dena onartzea ere. Sormena ez da bakarrik talentua duten pertsonena guztiona baizik.
Berria dena ezagutzeko interesa dago, hau da, ezezaguna denagatik. Denborarekin ohartuko gara sortzea zein erabilgarria den eta ez hori bakarrik gure abilezia proban jartzen dugu eta pena merezi du gure bizitzetan integratzea hau desberdina eta berria izan dadin egunero.

Horrez gain, teoriak, ideiak ikasten arduratzen gara eta ez gara ohartzen garrantzitsuena ideia berriak sortzea, asmatzea dela.
Joko honen helburuak honako hauek dira:
1. Umeen sormena piztu eta estimulatu.
2. Umeei aukera eman beraien ideia orijinalak aurkezteko

2011-11-11

Gurasoen ezinbesteko papera

Argi dago umeek denbora gehien dedikatzen duten aktibitatea jolasa dela. Baina zein puntutararte da garrantzitsua gurasoen papera? Hauek ezinbestekoak dira beraien seme-alaben garapen prozesuan. Beraie esker sortzen dira umeen arteko lehen erlazioak hauek haurrak direnean, beraiei esker lehen kontaktua dute beraien inguruarekin eta gainera jolas berriak ezagutzera animatzen dituzte. Gurasoak ere inplikatzen dira aktibitate ezberdinetan horrela emaitza postiboak eskuratuz beraien haurrengan. Izan ere, umeek beraien gurasoak hurbil sentitu nahi dute horrela seguru sentitzen direlako eta gainera babesa ematearekin batera haurrak gehiago motibatuko direlako eta jolasak ezagutzeko kuriositate gehiago izango dutelako. Horrela beraien independentzia garatzen doa gutxinaka-gutxinaka eta erabat seguru snetituko dira handitzen doazen heinean. Jakin badakitelako beraien gurasoak edozertarako egongo direla eta laguntza eskaintzeko prest egongo direla beti.
Beheko taula honi esker hobeto ulertuko duzue gurasoek zenbateko garrantzia duten beraien seme-alaben ikaskuntzan.

Jolasei buruzko Cmap

Cmap honetan, dauden jolas mota guztiak ageri dira baina hobeto ulertzeko adi egon nire hurrengo sarreretara, izan ere, bakoitzari buruzko aipamenak egingo ditut eta ahalik eta era txukunenean azaldu.



Hauen artean ez dago bat bestea baino garrantzitsuagoarik horregatik ezin dugu bakar bat aukeratu. Jolas mota guztiak maila berean daude eta hauek umeen hazkuntza prozesuan daukaten garrantziaz kontzientziatzeko hurrengo sarreran gurasoen parte hartzeari buruz hitz egingo dut eta hauek nola ikusten dituzten jolasak eta hezkuntza prozesuan zein mailararte diren beharrezkoak.

2011-11-10

Webquest

 

Nire blogarekin zerikusia daukaten hainbat webquest aurkitu ditut sarean baina Lehen Hezkuntzaren barnean lotura gehien daukana jolasa munduan eta ibili munduan dauka izena. Honen barnean atal desberdinak ageri dira eta munduko toki ezberdinetan bizi diren haurrei aipamena egiten die. Hauek naiz eta bizitzeko era desberdin bat izan, ume guztiek jolastea atsegin dutela argi dago eta ondoren jolasaren bitartez zer lortu daitekeen ageri da.


Orrialde honetan jolas interesgarri bat ageri da munduko jolasei buruzkoa eta ondoren azalpen batzuen bitartez jolasa zertan datzan azaltzen da. Gainera, honekin batera gela nola antolatu behar den azaltzen du jolas hau aurrera eramateko eta hau oso aproposa iruditzen zait gela barruan kaosa ez sortzeko. Jolas honen bitartez munduko haurrak gehiago ezagutzeko aukera izateaz gain, harreman eta komunikazio bat hasteko aukera ezin hobea da.
Webquest honetan ageri den informazioa paregabea iruditzen zait jolasen garrantzia azpimarratzeko eta guztiok honen garrantziaz ohartarazteko.

2011-11-09

Nire blogarekin zerikusia duten beste blog batzuk

Jolasei buruz hitz egiten duten blogak asko dira baina ikusitakoen artean interesgarrienak bi hauek iruditu zaizkit.
Lehenak, Donanakatona dauka izena eta honek ikutzen dituen gaiak batik bat nirearen antzekoak dira. Munduko jolasak aipatu ditu eta honekin batera kontinente bakoitzeko jolas aipagarrienak azaldu ditu.Gainera elkarte bat ere aipatzen du eta nahiz eta nik beste elkarte baten filosofia azaldu ondo dago beste aisialdi mota batzuk ezagutzea.



Bigarren blog honetan jolasarekin ikasten dela ere argi utsi nahi izan du eta hemen agertzen diren gai askok nire blogaren sarrera batzuekin zerikusia izango dute. Azken honek ere aintzinako jolasak aipatzen ditu eta ikus dezakezuen bezala nik ere nire sarrera bat horretara bideratu nuen.



Ikaskuntzara dedikatuko garen pertsonak asko gara eta blog hauen bitartez ideia asko hartu ahal ditugu ondoren ikasgelan praktikara eramateko.

2011-11-08

Euskalerriko eskautak

Eskautei buruz hitz egitea aukeratu dut batez ere hurbiletik bizi izan dudan egoera bat izan delako eta nire bizitzan izugarrizko garrantzia izan duelako. 12 urte nituenean Mungiako eskaut taldean sartzea erabaki nuen, Txispeleta eskaut taldean hain zuzen ere.


Hezteko metodo eraginkor bat izateaz gain, elkarte honek filosofia berezi bat dauka, zeinen bitartez haurrek jolasen bidez ikastea nahi dute eta era berean naturaz bizitzea eta berau errespetatzea. Bertako begiraleak pertsona arduratsuak eta konpromiso handikoak dira horregatik balore desberdinak irakasten dizkiete umeei eta hauek gaur egungo gizartean ezinbestekoak dira. Harrigarria da gurasoen parte hartzea ekintza guztietan eta beraien laguntzeko nahia. Metodologia hau herri eta auzo desberdinetan ematen da eta esna genezake ez daukala irabazi handirik. Talde honen partaideak bokazioagatik aritzen dira bertan gehienbat, baita gazteekin ekitaldiak eta kanpamentuak egitea gustuko dutelako. Eskaut talde batean egiten diren ekintzen artean honako hauek aipa ditzakegu: irteerak, jolasak, antzerkiak, tailerrak...

2011-11-06

Kontinenteetan barrena

mundua.jpg
Aurreko sarreran, argi geratu da gainontzeko kulturekin daukagun harremana guk uste baino estuagoa dela eta eskoletan lantzen diren ekintza ezberdinen bitartez  lotura hori zuzenagoa izan daitekeela.
Kultura bakoitza mundu bat da eta badu zerbait berezi bihurtzen duena. Gure lana munduko jolasak hobeago ezagutzea izango da eta horretarako dauden bost kontinenteen barnean murgilduko gara.

  • EUROPA: Dardoak
Lehengo diana bat egin behar da eta ondoren margotu.Horretarako kartoia erabiliko dugu.
Jokalariek hiru dardoak jaurtiko dituzte beraien txanda denean eta hauek jokalari bakoitzaren puntuaziora gehituko dira. Partida bakoitzak hainbat jaurtitze izan ahal ditu eta garailea puntu gehien lortzen duena izango da. Aipatzekoa da, herrialde bakoitzean puntuaketa era desberdina dela.


2011-11-02

Munduko jolasen arteko aniztasuna

Ikus dezakegun moduan herrialdeek ohitura eta kultura desberdinak dituzte eta hori argi ikusten da hezkuntzan. Herrialde bakoitza egoera geografiko desberdin batean bizi da, hizkuntza batean mintzatzen da, berezko gastronomia dauka, jai eta ohitura batzuk ditu eta kuriositate eta joku tradizionalak mantentzen ditu.

Hala eta guztiz ere, pentsatzen badugu ez da asko banatzen gaituena, izan ere, pertsona guztiek barre, maitatu eta sentitzen dute. Jolas berdinetara jolasten dugu baina batzuetan hizkuntzak oztopoak jartzen dizkigu besteekin jolasteko eta harremanetan jartzeko.


Bideo honi esker herrialde bakoitzeko betiko jolasak ezagutuko ditugu: